Bizkaian hiri hondakinen kudeaketaren azalpen bideoa.
Planeta eder batean bizi gara kontraste natural harrigarriak eta txoko zoragarriak daukaguz bertan. Bizkaia ur urdinen, mendi berde-berdeen eta uriko paisana koloretsuen arteko nahaste aparta da.
Halanda be, gure lurraren, uraren eta kalidadea jagoteko, behar dan moduan kudeatu behar doguz guk geuk sortutako hondakinak.Hondakinak arazo handia dira ingurumenerako. Hori konpontzeko erabili eta bota kontzeptuaren ordez, berrerabili eta berziklau kontzeptua hartu behar dogu kontuan.Hondakina baliabidea izan behar da, eta behar dan moduan administrau behar dogu geure bizi kalidadea hobetzeko.
Uri hondakinei tratamendu ona emotea oso garrantzitsua da Bizkaiko Foru Aldundiaren ingurumen politikarako. Kudeaketa eraginkorra izan daiten, sistema integrauan parte hartzen daben eragileak ondo koordinau behar dira.
90eko hamarkadatik aurrera ingurumena kudeatzeko politika barriak apliketan hasi ziran Bizkaian (1997-2001eko Uri Hondakinak Kudeatzeko 1.plan Integrala) eta , modu horretan, hondakinak gaika batu eta berzikleteari ekin jakon, hondakinoi balio barria emonda. Balorizazino bako hondakinak baztertu ostean, zabortegi kontrolatuetan ixten ziran.
2000.urtetik,sortutako hondakin guztiak berziklapen, tratamendu biologiko edo errausketa prozesuen bidez tratetako lanean eta balorizau bako hondakinak zabortegietan ixteko lanean gabilz. Horretarako, 2005-2016ko Bizkaiko uri hondakinak kudeatzeko indarreko II planak markautako politikea apliketan da. Planaren helburua herritarrei kalidadeko zerbitsua emotea da, ingurumena babesteko gehienezko mailakaz; betibe, indarrean dagoen arautegia eta garapen iraunkorreko printzipioak beteta. Hori dana hondakinen kudeaketa iraunkorrean gauzatzen da.
Kudeaketa horren ildo estrategikoa laburbatzeko, kontzeptu honek hartu behar dira kontuan:aurrezaintza, balorizazinoa eta isurketaren desagerpena.
Aurrezaintza lehentasunezko helburua da. Ahal danik eta hondakin gitxien sortu behar dira, eta materialen berrerabilerea sustatu behar da.
Hurrengo urratsa sortzen diran hondakinen balorizazinoa egitea izando litzateke. Eta materialei balio barria emotea, berziklapenaren , konpostgintzaren eta aprobetxamendu energetikoaren bidez.
Amaitzeko, isurketaren desagerpena dogu.Horixe da gure helburu handiena: zabortegietan ez daitela egon lehenago tratau ez dan uri hondakinik
Aurrezaintzaren eta balorizazinoaren oinarria hauxe da: sortzen doguzan hondakinen zati handi bat berzikletako edo berrerabilteko aukerea egotea. Holan, ingurumena babestu ez ezik, materia erabilgarri barria be lortu egingo dogu. Hori dala eta, berziklapenaren zikloa martxan ipini ahal izango da: hondakina berreskuratzea,gaika batzea eta garraioa egitea, berziklapen bidez hondakina lehengai barri bihurtzea, produktu barriak fabrikau eta ontziratzea, produktuak banatu eta merkaduratzea, eta amaitzeko konsumo barria sortzea.
Horretarako,mueta askotako birziklontziak ipinten dira herritarren eskura, hondakinak behar dan moduan bereizteko, eta hondakin guztiak gaika batzen dira. Berziklontzi horreek Bizkai osotik topauko doguz.Hondakinak batzeko prozesua berziklontzi horreetatik hasten da, eta ehuneko handi bat berreskuratzen da.Berziklontzietan itxitako hondakin bakotxa tratamendutegi batera edo bestera bialduko da, jagokon tratamendua emoteko.
Garbigunea etxeko hondakinak eta antzekoak batzeko gunea da. Holako lekuak hur eta eskura daukaguz beti, eta berrerabilteko, berzikletako edo balorizetako moduan dagozan materialak dohan itxi leitekez bertan. Gaur egun, erabiltzaileen eretxiz, oso sare egokia osotu da eta erabilera maila handi handia dauka.
Bizkaian badagoz , gainera, uri hondakinak batu eta tratetako sistema batzuk. Igorre, Jata edo beste leku batzuetako zabortegi kontrolauetan energia elektrikoa sortu leiteke, holako hondakinen deskonposizinotik datorren biogasean oinarrituta.
Bizkaiko hondakinen zati handiena Zabalgarbiko balioztapen energetikoko plantan ezabatzen da. Durango, Gernika, Zalla eta Berriatuko transferntziguneetako hondakinak be hartara heltzen dira. Parte hartzen daben enpresen laguntzaz, Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker soziedade publikoak tratamendu, berziklapen eta balioztapen zikloa ixten dau. Eta horreen bidez, lehengai berreen sorkuntza errealidade bihurtzen da.
Holan, CD bategaz jantzi polar bat sortu leiteke.Edo botatako plastikozko botila batzukaz, barriz, botila barriak. Edo freskagarrien latakaz, automobilen piezak, …Adibide gitxi horreek egiten dan lan handiaren erakusgarri txiki bat baino ez dira.
Bizkaian sortutako zabor gehiena materialetarako edo energiarako aprobetxetan da.Hondakinen berziklapen eta berreskurapen indizeak modu iraunkorrean handitu diranez, lehenengo postuetan gagoz Europan uri hondakinen kudeaketari jagokonez. Hartutako konpromisoari eusteko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila lanean dabil proiektu barrietan; esate baterako, tratamendutegi mekaniko biologikoan eta konpostegian.
Isurketaren desagerpena gero eta hurrago dago. Bizkaia, eta orohar, gure planetea, gero eta leku hobeak izan behar dira biziteko: horretan gabiltz.