Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2012
  • Egilea: Diputación Foral de Bizkaia-Bizkaiko Foru Aldundia
  • Editorea: Diputación Foral de Bizkaia-Bizkaiko Foru Aldundia
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen kalitatea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Aurkezpena

Zabortegi kontrolatuak -Zein da zabortegi kontrolatu baten funtsionamendua ?

Adobe Flash Player Lortu

Zabortegi kontrolatuen funtzionamenduaren inguruko animazioa.

Transkripzioa

Transkripzioa:

Zabortegi kontrolatuak-Zein da zabortegi kontrolatu baten funtsionamendua ?

Sarrera

Zabor trinkotua era kontrolatuan eta horretarako egokitutako lurzoruan pilatzen den lekua da zabortegia. Egoki eraiki eta kudeatuz gero, ingurumenari, osasunari eta paisaiari ezein kalte egiteko arriskua prebenitu eta saihestu behar dute zabortegi kontrolatuek.

1. Biogasa ateratzea

Sutea izateko eta berotegi-efektuko gasak isurtzeko arriskua murrizten da.

Jasotako gasak energia sortzeko planta txikietan aprobetxatzen dira, eta zaborrak tratatzeko plantaren premiak hornitzeko balio dute. Batzuetan, gainera, sare orokorrari ere gehitzen zaio energia.

2. Lixibiatuak biltzea

Akuiferoetara sartzea galarazten da.
Araztegira eramaten dira.

3. Esparruaren hesia

Pertsonak eta animaliak kontrolik gabe sartzea galarazten dute. Hondakin arinenak (poltsak, paperak...) biltzen ditu, haizeak inguruko lurretan sakabana ditzan saihesteko.

4. Iragazgaiztutako lurzorua

Lurzorua material malgu eta iragazgaitzez estaltzen da, lixibiatuak infiltratzea saihesteko. Lixibiatuak drainatze-sistema batera bideratu eta andel batean biltzen dira. (2)

5. Egunero estaltzea

Botatako hondakinak lurrez estaltzen dira egunero. Horrela animalien jarduna galarazi, suteak izateko arriskua murriztu, eta usain txarrak saihesten dira.

6. KONTUAN HARTZEKO

Zabortegi kontrolatuek leku zabala behar izaten dute. Hala, 50.000 lagunen zaborrak jasoko dituen zabortegi batek, 20 urterako bizitza izango duenak, 8 futbol-zelairen pareko azalera beharko du.

Zabortegia betetzen denean, egoki itxi behar da, lurra eta plastikozko lamina bereziak erabiliz, eta paisaian ahalik eta integratuena gelditzeko moduan utzi behar da. Hori egoki eginez gero, eremu hori gauza askotarako erabil daiteke, baina itxi ondoren ere denbora batez kontrolatzen jarraitu behar da, leherketak eragin litzakeen metanoa metatzen ez dela ziurtatu, eta ingurumenean inolako eraginik izango ez duela bermatzeko.

Deskargatu artxiboa (108,57 KB)

Ulerturta