Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2010
  • Egilea: Diputación Foral de Bizkaia-Bizkaiko Foru Aldundia
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen arloko ondarea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Aurkezpena

Animazioa: Kostaldeko Dunen Sorrera

Adobe Flash Player Lortu

Kostaldeko Dunen Sorrera azaltzen duen animazioa Bizkaiko kostaldeko adibideak emanez.

Transkripzioa

Transkripzioa:

1go PANTAILA
KOSTALDEKO DUNEN SORRERA

2. PANTAILA
1go FASEA
Olatuek harea arrastatu eta itsasertzean metatzen dute hondartzak eratuz. Eguzkiak lehortutako harea erraz garraia dezakete 16 km/h-tik gorako intentsitateko haize-boladek.

3. PANTAILA
2. FASEA
Dunak sortzeko prozesuan eragin handia dute oztopoek –oskolak, harri-koskorrak, enborrak, etab.-, haizearen indarra txikitu eta inguruan harea finezko metaketak eratzen baitituzte.

4. PANTAILA
3. FASEA
Dunak sortzeko harea metatzen duen oztopo nagusia landaredia da. Harenondokoa (Ammophila arenaria) bezalako landareak, hare hartzaile naturalak dira eta dunarekin batera hazten dira.

5. PANTAILA
4. FASEA
Duna sortzen doan neurrian espezieen ugaritasuna handitu egiten da, aldi berean duna finkatuz. Adibide esanguratsuenetako bat Itsas ezkertearen (Calystegia soldanella) finkatze eginkizuna da.

6. PANTAILA
Kostaldeko dunen eraketaren lau faseen irudikapen jarraia.

7. PANTAILA
“Bizkaiko kostaldeko dunak eta hareatzak”
- Dunen aldaketak edo suntsipenak zenbait espezieren desagerpena eragin du eta landare kopuru handi bat egoera kritikoan jarri du.
- Hauetako batzuk, adibidez Alyssum loiseleurii kruziferoa edo Festuca vasconcensis gramineoa, Bizkaiko kostaldeko endemismoak dira.

Deskargatu artxiboa (418,9 KB)