Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bilatzaile Erraza

  • Argitalpen-urtea: 2006
  • Egilea: Mercedes Herrera Gallastegui , Juan Antonio Campos Prieto
  • Editorea: Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundea-Instituto de Estudios Territoriales de Bizkaia-Lurralde
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen arloko ondarea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Liburua

Panpa-lezka (Cortaderia Selloana) Bizkaian

Cortaderia selloana, edo “carrizo de la pampa”, “ginerio” edo, beste barik, “plumero” eta, euskaraz, panpa-lezka izeneko landarea gure lurraldeko habitatean zabalduen dagoen eta gehien agertzen den landare exotiko inbaditzaileetako bat da.

Landare exotiko inbaditzaileak, edo aloktono inbaditzaileak, jatorrian berezkoak zaizkien lekuetatik at sartu, garraiatu eta askatu diren landareak dira, inguru berrian egokitu eta betikotzeko gai direnak; lehian aritzen dira bertako espeziekin, eta, batzuetan, bertako espeziek jasan ezin duten presio baten bidez, ordezkatu ere egiten dituzte.

Bere ezarpen, banaketa, errotze eta agerpen-mailagatik, berariazko azterlan bat merezi du, hobeto ezagutzeko eta, azken finean, arlo honetan interesa duten erakundeek eta eragile pribatu guztiek kontrola dezaten.