Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: José Antonio de Armona y Murga
  • Editorea: Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundea-Instituto de Estudios Teritoriales de Bizkaia
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun kulturala
  • Azpiarea: Nortasun kulturala
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Apuntaciones históricas de la ciudad de Orduña

Urduña hiriari buruzko monografia bat da eta José Ignacio Salazar Arechalde jaunak egin du modu zorrotz eta zehatzenean XVIII. Mendeko hiriaren errealitatea erakutsiz.

Horretarako, Aiarakoa zen baina Urduñako jatorria zuen José Antonio de Armona y Murga humanistak 1789. urtean idatzi zuen eskuizkribua hartu zuen batez ere oinarritzat: “Apuntaciones históricas y geográficas de la antigüedad, nombre y privilegios de la Ciudad de Orduña” izenekoa. Armona y Murga jaunaren lan hori osorik transkribatu da, gure herrialdeko udalerri bati buruzko lehenengo onografietako bat dugu eta Andrés E. de Mañaricua y Nuere jaunaren “Historiografía de Vizcaya” lanean aipatzenda.

Bi ataletan banatzen da. Lehenengo atalean, sarrera gisako azterlan osotu baten bidez, Salazar jaunak Armonaren ohar biografikoak eta hiriko gertaera historiko garrantzitsuenak ikuskatzen ditu: mendiaren jatorria, sorrera eta historia erromatar garaitik, Aiarako Jaunak, XVII. mendeko gainbehera eta XVIII. mendean hiriak bizi izan zuen aurrerapena. Halaber, Urduñaren garai hartako hirigintza-aipamen bikain bat ere egiten da.

Hiriaren denbora eta kokalekuari buruzko inguruabar zehatzak ezagutzen lagundu diguten ekarpen historiko eta deskripzio horien eta “Apuntaciones” lanaren egileak emandakoen bidez lanaren bigarren atala gauzatu da: eskuizkribuaren transkripzioa. Egileak esan bezala, lan hau egitean jatorrizko testua kontu handiz errespetatu da eta testua irakurtzen laguntzeko irizpide batzuk ezarri dira.

Deskargatu artxiboa (2.151,99 KB)