Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundea -Instituto de Estudios Territoriales de Bizkaia
  • Editorea: Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundea -Instituto de Estudios Territoriales de Bizkaia
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen arloko ondarea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Liburua

Bizkaiko basoak: Ibilbideak- Los bosques de Bizkaia:Itinerarios

Sakelako gida praktikoa, lau ibilbide tarteko, Bizkaiko zazpi baso natural motarik adierazgarrienak ezagutzeko.

Helburua gure Lurraldeko baso ekosistema desberdin eta konplexuen ezagupena eta irispidea erraztea da; ekosistemok osotasun zatiezina osatzen dute, arbola, landare, onddo, bakteria eta animaliekin.

Lehenengo ibilbidea Arratzuko da, Kantauriko haltzadian eta harizti mesolitiko eta azidofiloetan zehar doana.

Bigarren ibilbidea Atxarreko San Pedro baselizaren inguruan dago, Mundakako itsasadarraren eta Ogoñoko lurmuturraren artean; hemen Kantauriko artadi bat aurkituko dugu.

Hirugarren ibilbidea, Urduñakoa, Haitzeko Amabirjinarenganaino doa, Kantauriko erkameztietan eta pagadi basofiloetan zehar.

Laugarren ibilbideak, Urkiolan, pagadi azidofiloa ezagutzeko aukera ematen digu.

Ibilbideak irisgarriak, ederrak eta Bizkaiko basorik adierazgarrienak eta ondoen kontserbatutakoak direlako aukeratu dira.

Gidan ibilbide horietara zelan heldu, zer distantzia duten, toki, baso eta zuhaitz, zuhaixka eta bestelako landare desberdinak zelakoak diren grafikoki eta idatziz argitzen da. Edizioaren tamaina eta ezaugarriengatik, baita prezioarengatik ere, aliatu praktiko eta lagun paregabea zaigu proposatzen dituen bisitetan.

Deskargatu artxiboa (1.867,57 KB)