Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2009
  • Egilea: IHOBE
  • Editorea: IHOBE
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun soziala
  • Azpiarea: Lurralde antolamendua eta hirigintza
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren gida: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio eraikinak eta bulegoak (2011)

Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren gida Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio eraikinetan eta bulegoetan argitalpenak eraikin mota horien eraikuntzan eta birgaitzean bizi ziklo osoan aplika daitezken jardunbide egokien sorta jasotzen du (barne hartzen ditu eraikuntza materialak, eraikuntza prozesua, energia kontsumoarekin lotutako alderdi nabarmenak eta eraikinaren erabilerari lotutako baliabide naturalen kontsumoa, besteak beste). Jardunbide egoki horiek hainbat neurri biltzen dituzte. Horiei esker, administrazioko eraikinak eta bulegoak ingurumenaren aldetik jasangarriagoak izango dira, kalitatea kaltetu gabe eta, azken erabiltzaileari dagokionez, prestazioak edota funtzionaltasuna galdu gabe. Gidak diseinuan, eraikuntzan eta mantentzean parte hartzen duten eragileek ezarri beharreko zenbait gomendio ditu proiektuak ingurumen jasangarritasunaren ikuspuntutik egin ditzaten. Halaber, gidarekin batera, metodologia praktikoa dator, administrazio eraikinen jasangarritasun maila neurtzeko edo kuantifikatzeko.

Deskargatu artxiboa (4.468,14 KB)