Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2010
  • Egilea: IHOBE
  • Editorea: IHOBE
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun soziala
  • Azpiarea: Lurralde antolamendua eta hirigintza
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Eraikuntza iraunkorrerako gidak. Eraikin industriala

Eraikuntza da, garraioarekin eta elikagaiekin batera, ingurumenean eragin handien duen sektoreetako bat Europan eta zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken urteetan, eraikuntzarekin lotutako araudia eguneratzen ari dira, eta eraikinek ingurumenarekin jarrera hobea nola izan dezaketen aztertzen ari dira: eraikuntza eta eraispen hondakinen tratamendua eta kudeaketa, energiaren eskaera mugatzea, instalazioen errendimendua handitzea, kaleko argien eraginkortasuna, eraikinetan energia berriztagarriak jartzea eta abar. Industriako eraikinei bizi ziklo osoan aplika dakizkiekeen jardunbide egokien zerrenda dago gida honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza iraunkorrari buruzko bildumaren parte da. Eraikinak diseinatu, egin eta zaintzen dituzten eragileentzako gomendioak ematen ditu modu didaktikoan, eraikuntza diseinuetan ezar ditzaten, iraunkortasunean laguntzeko, alegia.

Informazio gehiago