Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Argitalpen-urtea: 2012
  • Egilea: Unceta, Koldo; Amiano, Iratxe; Gutierrez Goiria, Jorge; Labaien, Irati; Martinez Herrero, María José; Malagon, Eduardo; Sabalza, Michel; Villena, Unai; Zabala, Idoye
  • Editorea: HEGOA, UPV/EHU
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun soziala
  • Azpiarea: Giza eskubideak
  • Zenbaki normalizatua: Depósito Legal-Lege Gordailua : BI-1001-2012; ISBN: 978-84-89916-66-1
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Formatua: Agiria

25 Años de Cooperación al Desarrollo en Euskadi: La Política de Instituciones Públicas y el Sistema Vasco de Cooperación

Hemen aurkezten den testua ia hiru urteko lanen ondorioa da, eta EHUko Hegoa Institutuaren Garapenerako Lankidetza Politiken Analisi eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldeak gauzatu du. Azterlan hau bat etorri zen hainbat hilabetez, 2009ko ekainetik 2011ko martxora arte, lankidetza deszentralizaturako erreferentzia-marko teorikoa lantzearekin, eta gure aurreko liburuan aurkeztu genuen: “La Cooperación al Desarrollo Descentralizada. Una propuesta metodológica para su análisis y evaluación” (Garapen Deszentralizaturako Lankidetza. Analisi eta ebaluaziorako proposamen metodologikoa). Bi lanak ikerketa-programa beraren parte izan dira, eta euren arteko harremanari esker, sinergia garrantzitsuak sortu dira. Zehatz-mehatz, metodologia horretan proposatutako adierazle asko euskal erakundeen lankidetza-politikak aztertzeko prozesuan baliatu ziren.
Lana arlo honetan euskal erakunde publiko nagusiek azken 25 urteotan burututako politiken analisian oinarritzen da. Izan ere, epe horretan Garapenerako Euskal Lankidetzarekin bat etorri zen, izaera propioa duen jarduera-eremu gisa. Helburu horretarako, azterlana bi atal handitan banatzen da. Lehenengoak politika horien diseinua aztertzen du, eta bigarrenak, berriz, horiek praktikan jartzeko modua aztertzen du. Hartara, bi urte baino gehiagoz, EAEn aztertutako zazpi administraziotako 300 dokumentu baino gehiago eta horiek finantzatutako ia 7.000 esku-hartze ikertu dira.

Deskargatu artxiboa (2.781,31 KB)