Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: Enkarterrialde
  • Editorea: Enkarterrialde
  • Area Tematikoa: Ingurumen arloko iraunkortasuna
  • Azpiarea: Ingurumen arloko ondarea
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Agiria

Bide Berdea Montes de Hierro – Burdinmendi Gallarta-Pobeña tartea . 2. zenbakia

Montes de Hierro – Burdinmendi Bide Berdeak Enkarterrietako landa-paisaia eta hiri-ertzeko paisaien zati handia zeharkatzen du, garai bateko meatzetako trenbidearen arrastoa jarraituz, Enkarterrietako meategiak eta Nerbioi itsasadarreko zama-lekuak lotzen zituena. Trenbide honek burdina Traslaviñatik (Artzentales) Castro Urdialeseraino garraiatzea ahalbidetzen zuen.

Bide Berde honek 42 kilometroko luzera du, Euskal Herriko bide berde luzeena delarik. Ibilbidea hiru tartetan bana daiteke: lehena Traslaviñatik Gallartara doa (31 km), bigarrena Gallartatik Pobeñara (8 km), eta hirugarrena Itsaslurreko bide berdean zehar Pobeñatik Kobaroneraino (3 km) doa.

Montes de Hierro – Burdinmendi Bide Berdeak eskainitako paisaiez goza ahal izan dezazun, ENKARTERRIALDE Landa Garapen Elkarteak jarraian modu laburrean azalduko dizkizugun lau liburuxka osatu ditu. Hau bigarren zenbakia da.

Deskargatu artxiboa (745,43 KB)