Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Area tematikoak

  • Egilea: Mancomunidad de municipios de Lea ibarra -Lea Ibarra Udal Amankomunazgoa
  • Editorea: Mancomunidad de municipios de Lea ibarra -Lea Ibarra Udal Amankomunazgoa
  • Area Tematikoa: Iraunkortasun kulturala
  • Azpiarea: Ondare kultural-materiala
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: Ikus-entzunezkoa

Bengola proiektua

Adobe Flash Player Lortu

Bengola Natur Energiaren proiektua Oiz mendiaren magalean kokatzen da, Lea Ibilbidearen sorreratik gertu, Munitibarren; hain justu, Gerrikaitz uribildu historikoan.

Transkripzioa Itxi

Transkripzioa:

Bengola XIV. Menderako Burdinola zan ia eta agiri batzuen arabera Bizkaiko zaharrena ei da. Oraintxu indusketa arkeologikoak egiten hasi dira eta izan daiteke orain arte agertutakotik 700 urteko aztarnak be topetea. Historialariek diñoenez XVI. Mendean burdinola izateari itxi eta errota bihurtu eben eta handik gerora baserria ere izan zan. Baserri izan zaneko sasoian eta aurretik egindako argazkiotan ikusten den bezala argi dago burdinola eta errota izan zana. Ondiño ez dakigu Bengolako oinetze honetan noi hasi ziren zehatz mehatz errota harriak alea ehotzen edota gabiak burdina joten. Arkeologi alanak aurrera egin ahala behar bada antzinako langintza zaharren oinarrizko egiturak agertuko dira. Udalaren aurre egitazmoan jasota dago barriztaturiko zatiaren albo batean energía hidraulikoaren ganeko erakusgarri bat ittartea antepara ta guzti. Energía fotoboltaikoa be eukiko dau lekuak. Erakusgarritzat eguzki panel batzuk jarrita.

Bengolako parkearen ertz batean nekazaritzarako lan tresnak gordeteko txabola bat be egin da, gerora ortuariak landatuta baratze lorategi bat egiteko. Hemengo hormetan nekzaritzaren ganeko aitamen literarioak jarri dira besteak beste Xabier Lizardiren poemak eta Iker Belaustegiren bertsoak. Hemen inguruan beste kultur agerpide batzuetarako eta aisialdietarako guneak be jarri dira. Asmakuntzen erakuslekuan aintzinako haize errotatxo bi dagoz ikusgai. Haize errota historikotzat joten dira eta hemen egongo dira inguruaren edergarri

Mikel Laboari eskeinitako gune honetan bere kanta letra ezagunenak beteten dau erdigunea. Alboan, eta barriztaturiko bideari jarraituz, lurreko baldosetan Lea ibarreko auzo eta herrien izenak jarri dira. Bide horrek beren bere gogo jardunerako bazter berezira garoaz. Inguru hau Uberoaga eskultorearen beste lan multzo esanguratsu bategaz edertuta dago. Honen ondotxoan eguzki erlojua dago lurzoru lauan lekutua. Egunaren joanean erloju orratzak egiten dauen eguzki itzala irakurtea ez da kontu erraza.

Bengolara bueltauta ezin dugu ahaztu Gerrikaitzek daukan iraganaren ohiartzuna. Izan be, bengola Gerrikaitzera lotuagoa egon da Munitibarrera baino. Handik urrago dago ta. Gerrikaitzek aspaldiko urteetan behinola eukan bizitasuna galdu eta atzera egin dau baina orain Bengola bizibarriturik ez dauka atzeraka joateko bildurrik. Etorkizunaren eupadari sendo heltzeko denbora da Munitibarregaz zubia eginik. Batasunaren indarra erakusteko ordua da Bengolaren eskutik. UBEk bere zubi eskulturagaz herri biak lotu gura izan ditu: Gerrikaitz eta Munitibar. Goi ta behe, Lea ibarreko ertz biak. Goiko agorrola apalak eta beheko burdinola trinkoak. Hemen urak urtu dau burdina irakanetik etorkizunerako zubia egiteko.

Deskargatu artxiboa (15.967,08 KB)