Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Beste zabalgunetarako aholkuak

Atsedenlekuak arduraz erabiltzeko aholku praktikoak[D]

Aholkuak

  1. Ez bihurtu Natura bildumazaleen hornidura iturri. Ez eraman ekosistema larri kaltetuko lukeen “oroigarririk”. Bildumarik onena argazkiena da. Gainera, animaliak bakean utzi eta andareei ere kalterik ez egin.
  2. Natura ingurunean zaborra uztea, faunarentzat eta ekosistementzat arrisku larria izateaz gain, estetikari eta paisaiari eraso egitea ere bada. Sortutako hondakin guztiak jaso behar dira (janari hondakinak, ontziak, latak, era guztietako zaborra...) eta horretarako prestatuta dauden edukiontzietara eraman.
  3. Baimenduta dagoenean bakarrik egin daiteke sua eta horretarako prestatuta dauden barbakoetan. Basoa monumentu eder bat da, eta Naturak urte asko behar izan ditu egiteko. Nahikoa da zigarro mutxikin bat ahaztea, sua ondo itzali gabe uztea, eguzki izpiak kontzentratzen dituen beira zati bat, atzerabiderik gabeko hondamendia eragiteko.
  4. Kontuan hartu natura ingurunean zaratak bereziki gogaikarriak izan daitezkeela. Irratiek, musika erreproduzitzeko tresnek eta antzekoek fauna aztoratu eta molestatu egiten dute lasaitasun bila irten den jendea.
  5. Zaila da Naturaren edertasunaz automobilaren barrutik jabetzea. Garraiobiderik naturalena eta osasungarriena zeure hankak dituzu. Paseatzeko erabiltzen badituzu, osasuntsuago biziko zara eta Naturaz gehiago gozatuko duzu.
  6. Automobila desegoki erabiltzeak kalte handia egin dezake natura ingurunean (gurpil-arrastoen higadura, olio-isuriak, etab.) Ez sartu automobilarekin baso eta belardietan, eta ez zirkulatu horretarako baimenduta ez dauden bideetatik (bideak, errepideak…). Aparkalekuak erabili.
  7. Txakurra pertsonen lagunik handiena da, baina Naturan arriskutsua izan daiteke: zuloak egiten ditu, ganadua uxatu, triskantzak egin eta arazoak sortu. Zaindu ezazu ondo zure txakurra eta lotuta eraman leku publikoetan eta ganadua dagoen tokietan.
  8. Atsedenlekuen inguruetan zoko eder ugari egoten da. Bilatu eta aurkitu itzazu. Entzun arretaz Naturari, haizearen soinua adarretan, landa eremuko animalien bizitza, zure urratsak, zure pentsamenduak... sar zaitez apal-apal Naturan. Aprobetxa ezazu zure bisita inguruko ondare historiko, artistiko eta etnografiko aberatsa ezagutzeko eta hartaz gozatzeko.
  9. Ez utzi zure bisitaren oroigarri txarrik, errespetatu zabalguneetako altzariak eta instalazioak, zuk zeuk eta zure moduko beste batzuek erabiltzeko dira eta. Naturan egon ondoren, zure arrasto bakarra oroitzapen eder bat eta berriz etortzeko gogoa izan dadila.
  10. Edozein gorabehera antzematen baduzu: kontrolatu gabeko suak, animalia zauritu edo hilak eta abar, deitu Base Gorrira: 94 446 52 97 edo 112ra.

Gogoan izan

  1. Natura gogoko baduzu, kontserbatzen lagundu.
  2. Natura gogoko ez baduzu, gutxienez ez ezazu parte hartu natura suntsitzen.
  3. Gozatu Naturaz, eta saihestu hondatzea, lagundu eta parte hartu naturaren kontserbazioan.
  4. Naturatik igarotzen bazara, oroimena eta berriro joateko gogoa beste aztarnarik ez utzi.

Inork ez dezala esan, zure lotsagarri, hemen dena ederra zela zu heldu arte.

Sarbide azkarreko teklak

  • L tekla : Zerrenda osoa erakutsi / ezkutatu.
  • P tekla : Pantaila osoa txandakatu.
  • Zenbakizko teklak (0-9): Aholkuaren puntuaren zenbakia ( 10a zeroarekin lortzen da).
  • R tekla : Berrerabiarazi.

Edozein kasutan pantaila osotik atera ahal izando da ESC (Escape) tekla erabiliz.

Gora