Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren zabalgunearen arauak

Zabalguneen erabilera egokia bermatzeko eta herritarrek zabalguneetan egon daitezkeen zerbitzuak erabiltzeko baldintzak ezartzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren 174/2017 Foru Dekretua, abenduaren 26koa onartu egin da eta 1202/2021 Foru Aginduak bere eranskina eguneratu egin du. Honen bidez, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak kudeatzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasuneko zabalguneen erabilera arautzen da. . Horrela, ahal den neurrian, ingurumenaren degradazioa, erabiltzaileen segurtasunerako arriskuak eta zerbitzuen kalitateak txarrera egitea eragin ditzaketen arrazoiak saihestu ahal izango dira.

Erabilerak

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak kudeatzen dituen zabalguneen erabilera
Erabilera baimenduak Baimendu daitezkeen erabilerak Debekatutako erabilerak
  • Zabalguneak helburu hauetarako erabiltzea: ekologia, aisialdi osasuntsua, kirola, turismoa eta kultur eta natur ondarearen gozamena.
  • Zabalguneetan dauden zerbitzuen erabilera.
  • Animaliak edukitzea. Erabiltzaileek laguntza-animaliak eraman ditzakete; dena den, jabeak beren animalien jokabidearen erantzuleak dira, eta jokabide desegoki edo zuhurtziagabearen ondorioz zabalguneetako pertsona eta gauzei egiten dizkieten kalteen erantzukizuna izango dute.
  • Sua janaria prestatzeko dauden sutegietan bakarrik piztu ahal izango da, eta debekatuta egongo da sua piztuta eta txingar goriak uztea.
  • Baimendutako erabilerekin bateragarriak diren kirol probak, aurretik baimendu badituzte.
  • Baimendutako erabilerekin bateragarriak diren jolas eta aisialdiko jarduerak.
  • Ibilgailuen zirkulazioa mantentze-lanetarako, zaintzarako, zerbitzuetarako eta finka pribatuetan sartzeko.
Jarduera horietako edozein egiteko baimena Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eskatu behar zaio, hilabete lehenago.
  • Zabalguneetan motordun ibilgailuen zirkulazioa, baimendutako ibilgailuak izan ezik.
  • Motorizatu bako ibilgailu edo tramankuluen joan-etorriak, beren tamaina, pisua edo abiadura dela-eta erabiltzaileen edo azpiegituraren kontserbazioa arriskuan jartzen badute.
  • Ekipo elektrogenoak erabiltzea, bai eta musika-ekipoen, megafoniaren eta horrelakoen bidez soinu anplifikatuak igortzea ere.
  • Mahaiak erreserbatzea.
  • Hondakinak, zaborrak... edukiontzietatik kanpo uztea.
  • Sua barbakoetatik kanpo piztea edo barbakoa eramangarriak erabiltzea.
  • Aldi baterako instalazioak jartzea eta erabiltzea, hala nola futboleko ateak, boleibol sareak... Tamaina txikiko altzari tolesgarria erabiltzea baimenduta dago, baldin eta pertsonen joan-etorria eragotzi edo zailtzen ez badu.
  • Kanpatzea.
  • Alanbre arantzaduneko itxiturak zabalguneen ondoko lursail eta finketan.
  • Lotu gabe dauden txakurrekin edo beste laguntza-animalia batzuekin ibiltzea edo egotea.
  • Artzaintza, segurtasun- eta higiene-arrazoiengatik.
  • Mota guztietako ehiza eta ehizarako tresnak. Debekatuta dago animalia basatiak nahita hiltzea, kaltetzea, eragoztea edo urduri jartzea, bai eta habiak, kumeak eta arrautzak hondatzea, kaltetzea edo biltzea, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean eta, bereziki, 54. artikuluan ezarritakoarekin bat.
  • Flora basatiaren aleak erauztea, moztea edo kaltetzea.
  • 14 urtetik gorako pertsonek haurren jolaserako moduluak erabiltzea.
  • Ingurumenaren kontserbazioan edo mantentzean eragiten duten erabilera desegokiak edo baimendu gabekoak, hala nola pintadak egin eta hainbat gauza (seinaleak, altzariak, segurtasun-elementuak, zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, instalazioak, azpiegituraren elementuak...) apurtu edo lapurtzeko ekintza bandalikoak

 

Erantsitako fitxategiak

Gora