Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaia 21 egitasmoa

Garapen Iraunkorrerako Europako Estrategiak (2001) mahai gainean ipinitako erronka handiei erantzuna emanez, 2005. urtean Bizkaia 21 Egitasmoa jaio zen: Lurralde Historikoaren eta berau osatzen duten udalerrien garapen iraunkorrerako foru-estrategia.

Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak, 2011ko maiatzaren 17ko batzarrean, II. Bizkaia 21 Egitasmoa onartu zuen, 2011-2016 epealdirako (B.A.O., 121 zk., 2011ko ekainaren 24koa). Bizkaia 21 Egitasmoak (2011-2016), Aalborg+10 delakoaren 10 konpromisoen inguruan egituratzen dena, 34 lerro estrategiko eta 93 helburu zehatz jasotzen ditu; horiek, era berean, 332 jarduketa proposatzen dituzte. Guzti horiek gauzatzea Aldundiko sail guztien nahiz Udalen ekintzaren eskutik etorriko da. Oinarrian dauden iraunkortasun-irizpideek, mota anitzeko kontzeptuak barne hartzen dituzte: sozialak, ingurumenekoak, ekonomikoak eta kulturalak.

Bizkaia 21 Egitasmoaren (2005 - 2010) edukiak

Bizkaia 21 Egitasmoaren (2011 - 2016) edukiak

Bizkaia 21 Programme (2011 - 2016)

Gora