Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza-Egitasmoa (IHEE)

I. Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza-Egitasmoa (2007-2014), Foru Aldundiak 2007an onartu zuen eta II. Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza-Egitasmoa 2020 Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean onartu zuen.

Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako Ekintza Egitasmoa izeneko programa da Foru Aldundiak duen eginkizunaren proposamen-gida Bizkaiko gizartea iraunkortasunean sentsibilizatzeko, informatzeko eta hezteko. Biztanle guztiei zuzendutako tresna estrategikoa da, foru erakundearen eskumen-esparruari egokitua eta beste Administrazio eta erakunde arduradunen gainerako ekimen eta planekin bateragarria, betiere eraginkortasunik handienaren postulatuari jarraitzen diona: ahaleginak batuz iraunkortasunaren bidean.

Iraunkortasunerako hezkuntzak arlo guztiak ukitzen ditu, eta ikaskuntza-prozesu guztiei, pertsona guztiei eta gizarte-eragile guztiei eragiten die. Beraz, IHEE delakoa ikuspegi global hori bateratzen saiatzen da, berdin dio gaien aldetik zein ikuspuntu duen eta zeintzuk diren kasu bakoitzean inplikatuta dauden eragileak: Administrazioa, lana, etxea, eskola, aisialdia, komunitatea, komunikabideak eta abar, hirigunean izan nahiz landa-ingurunean izan. Programa garatzeko, berriz, erakunde publiko eta pribatu guztien lankidetza aurreikusten da: elkarteak, enpresak, ikastetxeak, nazioarteko organismoak (hala nola Nazio Batuen Erakundea eta nazioarteko GAP programa), eta abar.

I. Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza-Egitasmoa (2007-2014) 

II. Bizkaiko Iraunkortasunerako Hezkuntzako Ekintza-Egitasmoa 2020 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, sakatu esteka deskarga egiteko.

 

Gora