Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Gazteen III. Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde

2019ko abenduaren 10a. Bilboko Ingeniaritza Eskola II

Foroaren helburuak

  • Iraukortasuna LH-ko ikasketak egiten dituzten pertsonei hurbiltzea.
  • Gazteen artean eztabaida esparru bat zabaltzea ingurumen iraunkortasunaren inplikazioari buruz haien etorkizuneko lan eremuetan.
  • Adituak eta arduradun politikoak gazteekin harremanetan jartzea, hain zuzen ere, enpresen iraunkortasunean aurrera egiteko ahalbidetzen dituzten proposamenak bilatzeko.
  • Ateratzen diren proposamenak aurrera eramatea: bai zentruetan, bai kanpoan jarraipena emateko.

Parte-hartzaileak

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroen ordezkariak.

Antolatzaileak

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saila eta Eusko Jaurlaritza, INGURUGELA delarik koordinazioaren ardura duena.

Ingurumen aldetik ekitaldia iraunkorra

Foroa antolatzean eta egitean ingurumen aldetik ekitaldia iraunkorra izan dadin lanean ari gara. Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lanean buru-belarri gaude. Ziurtagiri horrek aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak. Konpromiso horri heldurik, parte hartuko duten zentro guztien lankidetza espero dugu, guztion artean ekitaldi jasangarria gauzatu dezagun.

Erronka Garbia

Erantsitako fitxategiak

Gora

Ulerturta