Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaia 21

Bizkaia21 logotipoa

Azkorri ( Gorrondatxe hondartza)

Denboraren Arrastoak

Denboraren Arrastoak

Hondartza bitxi honek 884 metroko luzera dauka, eta Uribe Kostako itsaslabarretan dago txertatuta, Getxoko hirigunetik urrun. Gorrondatxe edertasun handiko kokalekua da bertako inguruneagatik eta duna-sistemagatik. Hondartza honetako dunen balio naturala handi-handia da, gure hondartza gehienetan desagertu diren faunako eta landaretzako espezieen babeslekua da-eta.

Nazioarteko adituek Getxoko Gorrondatxe edo Azkorri hondartzako itsaslabarren garrantzia nabarmendu dute. Eozeno izeneko periodo geologikoko haitzak daude hango labarretan, eta munduko sekzio geologikorik (estratotipo) onena izendatu dute epe hori ikertzeko, hau da, orain dela 50 milioi urteko epea. Lurraren garai hori duela 55 eta 38 milioi urte bitartean gertatu zen. Orduantxe sortu ziren munduko mendikaterik garrantzitsuenetako batzuk, Alpeak edo Himalaia, besteak beste. Halaber, zenbait aldaketa klimatiko nabarmen gertatu ziren, eta planetako leku batzuetako estratuetan arrastoak utzi zituzten. 2012ko otsailean Geologia-zientzietako Nazioarteko Batasunak Gorrondatxe hondartzako itsaslabarrean dauden estratuek duten balio geologiko izugarria aitortu zuen, Estratotipoa Lutetiar aro geologikoko munduko erreferente izendatuz ofizialki.

Itxura basatia du bere ezaugarrietako bat. Hondartza honetan hareatza zabalak daude, eta hondar-aleen arteko kaltzio-karbonatoaren prezipitazioak zementazio handia sortu du eta harri kontsolidatu baten ezaugarriak eman dizkio. Fosilizazio artifizial berezi honen arrazoia, itxura denez, karbonato asko zuten galdaketako zepak dira, hain zuzen ere, Bizkaiko Labe Garaiek 1901etik aurrera Abra badiaren aho aurrean isuritakoak.

Azkorrik hareazko substratuetara egokitutako landareak ditu (psamofiloak), baita muturreko egoeretan biziraun eta leku gazietan hazten diren espezieak ere (halofiloak). Nabarmentzekoak dira Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta dauden bi espezie, izan ere, egoera kritikoan daude: Honkenia (Honckenya peploides) eta esne-belarra (Chamaesyce peplis). Gainera, Getxoko Udalak itxitura egin du duna tertziarioak babesteko.

Faunari dagokionez, apo lasterkaria berreskuratzeko plana nabarmendu behar da. Plan honi esker, galtzeko arriskuan zegoen espezie bat berreskuratu da, EAEko bi populaziotan bakarrik zegoena.

Udan, zenbait ekipamendu eta zerbitzu daude bertan jendearen gozamenerako: sorosleak, hondartzainak, aparkalekua eta dutxak. Horrez gain, umeentzako jolasgunea ere badago bertan. Era berean, oso hondartza egokia ere bada, surfa eta beste kirol-jarduera batzuk egiteko.

Imagen aérea de la playa de Azkorri

Oharrak

GARRAIO PUBLIKOA
Autobusa: Bilbobuseko Bilbo-Getxo-Azkorri linea hondartzako aparkalekutik 100 metrora gelditzen da, eta Bizkaibuseko Areeta-Armintza linea, Berangon, hondartzatik 1,5 km-ra.
Metroa: Etxebarri-Plentzia eta Etxebarri-Larrabasterra lineak Berangon gelditzen dira, hondartzatik 1,5 km-ra.
ERREPIDEZ
Gorrondatxe hondartza Bilbotik 20 km-ra dago, Getxoko udalerrian. Bertara joateko, Getxoko Santa Mariatik irteten den BI-3722 errepidea hartu behar da
APARKALEKUA
Aparkatzeko 1.000 leku daude hondartzaren ondoan

Erantsitako agiriak

Materiala eta estekarak

Gora